12 abril 2010

Samuel Sanchez irabazle


Samuel Sanchezek irabazi du 56. Klasika Primavera. Autzaganeko igoerako azken maldan aurrera jo du txirrindulari asturiarrak eta bakarrik heldu da Amorebietako helmugara. Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindulariak urteko bigarren garaipena lortu du, joan den ostegunean Arraten irabazi ondoren.
Samuelen atzetik Igor Anton eta Frank Schleck sartu dira. Mendiko sailkapena, berriz, Euskateleko beste txirrindulari batek irabazi du, Jorge Azanzak hain zuzen ere.
1 SANCHEZ, Samuel
2 ANTON, Igor a 05"
3 SCHLECK, Franck a 05"

Lasterketari buruzko informazio eta argazki guztiak www.scamorebieta.com/klasika helbidean.